Biurko Gorri

Ramón, Fernando eta Pablo Llorens

Bargota (Nafarroa)

90reko hamarkadaren hasieran, lau Llorens anaiek beren aita eta aitonaren, eta Bargota herriaren ardogintza tradizioarekin jarraitzea erabaki zuten. Horrela sortu zuten Biurko Gorri upategia.

Lurra, klima eta mahats-barietateak

Gaur egun lursail ugariz osatutako 40 hektarea lantzen dituzte bataz besteko 600 metroko altuerarekin eta filosofia jakin batekin: arbasoek oinordetzat utzitako nekazaritza metodo tradizional eta naturalekin jarraitzea, eta teknologia kalitatea eta hautapen prozesua hobetzeko erabiltzea.

Mahasgintza

Ardoen ziurtagiri ekologikoa lortzen aitzindaria, orain dela 20 urte baino gehiago, eta bere eskualdeari nortasuna ematen dioten barietateekin konpromisoa mantentzen duena.

Ardogintza

Mahastien barietate eta aberastasuna dela eta, upategiaren ardo aukera zabala da, ardo modernoak, frutagustukoak eta orekatuak sortuz.