Martxoaren 20an eta 21ean Euskal Herriko ardo ekologiko eta naturalen lehen azoka antolatu dugu. Euskal Herri osoko hamabost etxaldeetako mahastizainak zuekin elkartzeko prest eta ia ehun ardo dastagai izanen dira Tabakaleran, Kultura Garaikidearen Zentroaren Taba espazio gastronomikoan, Donostian. 

Badira hiru urte Euskal Herriko hamaika mahastizain-ardogile ekologiko elkartu ginela gure ardoak elkarrekin merkaturatzeko eta banatzeko eta nortasundun profesional eta herritar aitzindari eta kontzientziadunei kalitatekoa, bertakoa, ekologikoa eta sozialagoa den alternatiba bat eskaintzeko Biba Ardoak kooperatiba sortu genuela.

Hiru urte hauetan zuekin, ostalari, dendari, elkarte eta herritarrekin egindako bidea ospatu nahi dugu eta aldi berean ardo kultura berria, bizia, osasuntsua eta herritarra hedatzen jarraitzeko sarea zabaltzen jarraitu nahi dugu.

Bide horretan mugarria izanen da Biba Azoka. Denon artean segi dezagun ardo kultura bizia bultzatzen! Biba Azokan elkarrekin topa egin dezagun!

Informazio praktikoak:

  • Martxoak 20 igandearekin eta 21 astelehenarekin goizeko 11etatik arratsaldeko 19etara.
    • Bi egunetarako sarrera + kopa bat opari + ia 100 ardo dastatzeko eta baita upategi prezioetan etxerarako erosteko aukera = 10€ (bertan salgai bakarrik).
  • Jateko eta edateko:
    • Terzi: Espezialitateko kafeak.
    • Arizmendi: pizzak eta street food.
    • Madamar: gure ardo ekologiko eta naturalak.
  • Entzuteko eta dantzateko:
    • Igandean 17etatik 23etara DIA! Radio DJ set.
  • Jateko, edateko, lagun berriak egiteko:
    • Igandean 20tan Mahastizainen Afaria: Fede Pacha eta Lucho Carrion (Hernaniko Diametro 200, Lurra Café Chillida Leku eta Oñatiko Etxehaundi jatetxea) eta Nicolas Breton (Miarritzeko Restaurant Aiete) sukaldari engaiatuen eskutik bertako ekoizleen produktuekin prestatutako afaria, gure mahastizainen ardoez lagunduta. Txartelak 35€ erosi hemen
  • Ikusteko:
    • Tabakaleran bisitatzeko gomendioa: Emma Kunz naturopata eta artistaren erakusketa. Natura erdian kokatuz kultura eta agrikultura berriro lotzeko bidean inspiratzen gaitu.
  • baztango xurie mahatsak

    2020ko bilana 2021ari begirako argia

  • 2023ko Biba Azoka aurkeztu dugu

  • Ama Lurraren Egunean